OTRAS LENGUAS

«Ezkerkeriaren» haur gaixotasuna komunismoan

15.00 EUR
Cantidad:

Leninek eta Internazional Komunistako buruek gogor kritika­tu zituzten politika ultraezkertiarrak. Ahalegin handiak egin zituzten auzitan zeuden printzipiozko gaiak argitzeko eta sektarismoaren umekeriak uxatzeko. Boltxebismoari Urriko Iraultza garaipenera bideratzea ahalbidetu zioten benetako tradizioak, programa eta taktika berrestea zen abiapuntua.

Helburu horrekin idatzi zuen Leninek honako liburu hau. «Ezkerkeriaren» haur gaixotasuna komunismoan marxismoaren armategi teorikoaren harribitxi nagusietako bat da, politika eta metodo komunista ulertu nahi duen militante orok arretaz aztertu beharreko idazlana.

Jakina, euren burua «komunista» gisa definitzen duten buruzagi askok desitxuratu dute liburu hau, hain zuzen, errealitatean defendatzen eta praktikatzen dituzten ideia erreformistak eta estalinistak justifikatzeko. Nork ez ditu inoiz burokrata horiek ­entzun «ezkerkeriaren» salaketa erabiltzen militante zintzoen aurka, euren galbide politikoa eta zuritzen duten klase kolaborazioa kritikatzen zaielako? Zenbat aldiz atera ote dira Leninen esaldiak testuingurutik sozialismoaren traizioa estaltzeko?

Idatzi hau gerra deklarazio bat da, Leninek langile klasearen garaipenerako oztopo nagusia izatea leporatzen zion epelkeria eta saldukeria nazkagarriaren aurkakoa.

Copyright MAXXmarketing GmbH
JoomShopping Download & Support

@ Fundación Federico Engels. Todos los derechos reservados

Condiciones legales de uso y política de privacidad