OTRAS LENGUAS

Sozialismo uopikotk sozialismo zientifikora

10.00 EUR
Cantidad:

Iraultza proletarioa: Kontraesanen ebazpena: proletalgoak botere politikoa hartzen du, eta, horren bidez, ekoizpen baliabide sozialak jabetza publiko bihurtzen ditu, burgesiari eskuetatik alde egiten dietelarik. Ekintza horrekin, ekoizpen baliabideak ordura arte zuten kapital baldintzatik askatzen ditu eta beren izaera sozialari askatasun guztia ematen die ezartzeko. Hemendik aurrera jada posible da aldez aurretik trazaturiko plan baten araberako ekoizpen sozial bat. Ekoizpenaren garapenak anakronismo bihurtzen du klase sozial ezberdinen biziraupena. Ekoizpen sozialaren anarkia desagertzen den neurrian Estatuaren autoritate politikoa ere ahuldu egiten da. Gizakiak, azkenik beren existentzia sozialaren jabe izanik, naturaren jabe bihurtzen dira, euren buruen jabe, gizaki aske.

Mundua askatuko duen ekintza horren gauzatzea, proletalgo modernoaren eginkizun historikoa da. Eta sozialismo zientifikoak, mugimendu proletarioaren adierazpide teorikoak, ekintza horren baldintza historikoak eta, horrekin batera, izaera naturala bera aztertzeko zeregina du, horrela iraultza hori egitera deituriko klaseari, gaur egun zapaldurik dagoen klaseari, bere ekintzaren baldintzen eta izaeraren kontzientzia zabalduz.

Copyright MAXXmarketing GmbH
JoomShopping Download & Support

@ Fundación Federico Engels. Todos los derechos reservados

Condiciones legales de uso y política de privacidad